SIMPLE. Diseinu zerbitzuen enpresa sortzailea
Zerbitzu berriak garatzen ditugu eta erakunde eta enpresak eskainitako horiek aztertzen ditugu. Diseinu teknikak aplikatzen ditugu, ingurunea, komunikazioa, euskarriak, fluxuak eta prozesuarekin zerikusia duen guzti hori aztertzeko.
Ikuspegi holistikoa erabiliz, egoerak osotasunean behatuz, zerbitzu baten garapenean ukigai eta ukiezin guztiak aztertzen ditugu: eskaintza egiten zaien erabiltzaileak, garatzen den ingurunea, barnealdeko arkitektura, diseinu komunikatiboa, imajina orokorra, komunikazio fluxuak eta zerbitzuak era baten edo bestean baldintzatzen duten guztiak.
Zerbitzuak honakoak izan daitezke: imajina korporatiboaren aldaketak, guneen arkitektura aldaketak, seinaletika, komunikazioa, ekitaldiak, diseinu grafikoa, publizitatea, ikus-entzunezko materiala, sare sozialen erabilpena, harreman publikoak edo nazioarte mailan jarduerak…
Agentzia moduan guzti hauek ekoizteko gai gara. Horrelako SIMPLE.
WE DO COMMON THINGS IN AN UNCOMMON WAY
Zumalakarregi 11 - Bilbao - Bizkaia - Basque Country
Tel. 94 413 05 07
Halmtorvet 29. Baghuset 7a. 1700 København. Danmark